Dantxarineako etxetatik zaharrenetakoa da Mikelenborda eta gainera abeltzaintza eta nekazaritzan lanetan segitzen du oraindik. Etxe hau XIX.mendearen bukaeran eraiki zen, katastroa data 1892koa da. Hamar urtez (1904tik 1914ra) erlijosoen egoitza izan zen "Hermanos Menesianos de la Instrucción Cristiana de Plöermel" kongregrazioena. Hauek, Frantzian 1901eko eta 1903ko lege antiklerikalak zirela medio, mugara mugitzea erabaki zuten. 1914ean kongregrazio hau Mikelenbordatik Nanclares de la Oca-ra (Araba) mugitu ziren eta Angel Etxenikek erosi zuen etxea. Honek Dionisio Mujika eta bere emazte Martina Cordoba-ri 1925ean saldu zien etxea. Hauek oraingo jabearen osaba-izebak ziren.
Hauek nekazaritza eta abeltzaintza lanetan aritzen ziren eta etxearen zati bat Angel Galarregi-ri alokatu zioten, honek lehendabizikoz Mikelenborda benta gisa ireki baitzuen. Beranduago 1954 eta 1974 artean, Julián Huarte eta bere emaztea Trinidad Vidaurre, benta hartu zuten. 1974tik goiti, nagusien iloba bat, Dionisio Mujika (izen berdina zuen) eta Maritxu Tomasenak segitzen dute bentarekin. 1990ean benta haunditu zen, lehen behieneia izandako zatia gehitzen eta horrela, lehedabizikoz jatetxea ireki zen lehen solairuan. Geroztik, gure bezeroei zerbitzu hoberena ematen saiatzen gara.
GRATIS